Maialen Lujanbio eta Unai Agirre, Adunan bertsotan

Aiurri 2021ko abu. 16a, 08:53

Oihana Iguaran, Aitor Sarriegi, Andoni Egaña, Agin Laburu, Unai Agirre eta Maialen Lujanbiok bertso saioa osatu zuten Adunan abuztuaren 14an, Imanol Artola Felix gai jartzailearen esanetara. Hona Lujanbio eta Agirrerenzat gaia: "joan den igandean hil zen Bidasoa ibaia zeharkatzen ari zen Abdoulaye Coulibay migratzailea. Atzo, egoera salatzeko egin zen mobilizazio batean zineten biak, eta bertan, mugikorrera beste albistea iritsi zitzaizuen: maiatzean Ceutara sartu ziren adingabeak Marokora itzultzen hasi da Espainiako gobernua".

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!