Oihana Iguaran, Adunan bertsotan

Aiurri 2021ko abu. 16a, 09:27

Oihana Iguaran, Aitor Sarriegi, Agin Laburu, Andoni Egaña, Unai Agirre eta Maialen Lujanbiok bertso saioa osatu zuten Adunan abuztuaren 14an, Imanol Artola Felix gai jartzailearen esanetara. Hona gaia, Iguaranentzat: "Oraindik orain Horma eleberria nerabeentzat kaleratu du Oihanak; ikasle baten aurkako pintada agertzen da eskolako horman, eta hortxe hasten da drama. Denoi gomendatzen dizuet eleberria. Bertsotara etorrita, hi, Oihana, nerabe bat haiz, eta pintada agertu da eskolako horman. Ez den hire izena agertzen, apenas traturik denan ikaskide batena baizik. Barruak mugitu zaizkit, ordea. Hormako pintada ez den hiretzako, baina Izan zitekeenan hi aipatzea. Kontaigun zer egingo duken hemendik aurrera”.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!