Martxan dago ibilgailu elektrikoen kargagailua

Aiurri 2021ko ira. 9a, 10:16

Urtea amaitu bitarte karga bakoitza doakoa izango da.

Martxan dago ibilgailu elektikoen kargagailua. Uztartzako aparkalekuan dago eta bi ibilgailu momentu berean kargatu daitezke. Ibilgailu bakoitza, 22kw/h abiaduran kargatu daiteke. Kargagailua erabiltzeko, “Charge and Parking” aplikazioa mugikorrean instalatu behar da. Abenduaren 31 arte, karga guztiak doan izango dira. Hortik aurrera tarifa txiki bat ezarriko da.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!