Kultur hitzorduz beteriko azaroa Adunan

Aiurri 2021ko aza. 10a, 13:13

"Azaroa hotz, negua motz" esaera zaharrari iskin egin nahi diote Adunan. Bero izateko moduko kultur egitarau oparoa antolatu baitute. Herrikideen artean, lagunartean egoteko moduko hitzorduak baitira. Bateko eta besteko, kultur jarduerei esker azkar batean igaroko da azaroa

AZAROAK 13, LARUNBATA

15:00 Mendi Duatloia. Hirugarren edizioa plazan hasi eta amaituko da. Euskal Herri Mendi Duatloi Zirkuituko azken proba da.

AZAROAK 14, IGANDEA

Bizilagunak 2021. Kulturartekotasuna sustatzeko ekimena Adunan ere ospatuko da.

AZAROAK 15, ASTELEHENA

17:30 Eliza. “Hari batetik zintzilik” ipuin kontaketa. Di Filippo Marionette Italiako txotxongilo konpainiaren eskutik.

AZAROAK 16, ASTEARTEA

19:00 Kultur aretoa. “Panderoa Euskal Herrian. 160 urteko ibilbidea”, hitzaldia Xabier Leturiaren eskutik.   

AZAROAK 17, ASTEAZKENA

19:00 Kultur aretoa. Tolosaldea eta tokiko elikadura. “Lurtaro” elikadura burujabetzaren aldeko elkartearen aurkezpena, Maddi Sarasola Eizmendi anoetarraren eskutik.

AZAROAK 18, OSTEGUNA

17:30 Eliza. Jokin Altuna pilotari ezagunarekin solasaldia.

AZAROAK 19, OSTIRALA

12:30 Herriko plaza. Herriko furgoneta zaharraren eskaintza Saharar errefuxiatu kanpalekuetako biztanleei.

21:30 Herriko plaza. “Luze edo Motz” umorezko emanaldia Mirari Martiarena eta Idoia Torregarairen eskutik. Eguraldi txarrarekin elizan.

AZAROAK 20, LARUNBATA

09:30 Herriko plaza. Adunako mugarriak ibilaldia, Jabier Zabalaren eskutik.

16:00 Txulobi. Adunako mus txapelketa azkarra, Euskal Herriko mus federazioak antolatuta.

16:30 Eliza. “Auskalo” magia ikuskizuna, Eriz Magoaren eskutik.

18:30 Herriko plaza. “GenEroa” dantza emanaldia Kimuaren eskutik. Eguraldi txarrarekin frontoian.

AZAROAK 21, IGANDEA

12:00 Frontoia. Ardo dastaketa Mikel Garaizabal adituaren eskutik. Izena eman behar da azaroaren 17a baino lehen, Udal bulegoan edo Liburutegian.

AZAROAK 25, OSTEGUNA

17:30 Frontoi zaharra. Loatzo Musika Eskolakoen emanaldia, Xexili egunean.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!