Eneko Gurrutxaga eta Enara Oronoz garaile Euskal Herriko Zirkuituan

Irune Alfonso 2021ko aza. 14a, 11:57

Eneko Gurrutxaga  izan da garailea gizonezkoetan eta Maddi Mujika  emakumezkoetan, hirugarrengo Adunako mendi duatloien. Eneko Gurrutxagaren azken garaipenek Euskal Herriko Zirkuitua irabaztera eraman dute, zehazki, azken lau lasterketen garaipenekin irabazi du lehenengo postu orokorra. Emakumeetan aldiz, Enara Oronoz izan da garailea. Guztira, 83 parte-hartzaile izan dira. Zirkuituari amaiera bikaina emateko, urtero egiten den moduan, Aburuza sagardotegian afaria egingo dute. 

 

Adunako sailkapena gizonezkoetan:

1. Eneko Gurrutxaga (Amasa) 1.10.26
2. Paul Bereziartua (Durango) 1.12.34
3. Jokin Egurbide (Getaria) 1.18.16

 

Adunako sailkapena emakumezkoetan:

1. Maddi Mujika (Urretxu) 1.33.41
2. Ainara Pequeño (Zumaia) 1.40.15
3. Nekane Pradera (Mallabia) 1.46.59

 

Adunako sailkapena bikoteka:

1. Asier Aburuza - Iñigo Irisarri (Aduna) 1.14.27

Euskal Herriko Mendi Duatloiaren Zirkuituaren sailkapena gizonezkoetan:

1. Eneko Gurrutxaga  708 p.
2. Paul Bereziartua 640 p.
3. Iñaki Isasi 597 p.

Euskal Herriko Mendi Duatloiaren Zirkuituaren sailkapena emakumezkoetan:

1. Enara Oronoz 600 p.
2. Ainhoa Usandizaga 526 p.
3. Zuriñe Frutos 460 p.

 

 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!