Jokin Altuna pelotariarekin solasaldia, Adunan

Irune Alfonso 2021ko aza. 18a, 20:17

Eliza haurrez bete-betea ikusteko aukera izan da gaur arratsaldean, Adunan. Jokin Altuna pelotariarekin hitz egiteko aukera izan dute haurrek eta galdera mordoa egin dizkiote; partida baten aurretik eta ondoren jaten duenaz hasita, bere partidarik gogorrenaz galdetzeraino. Altunaren eta pelotaren zale ugari ikusi dira bertan, giro ederra sortu dute. 

 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!