Adunako Udalaren ibilgailua, saharauiarren esku

Aiurri 2021ko aza. 19a, 14:54

Adunako Udalak Tolosaldea Sahararekin Elkarteari pickup ibilgailua eman dio gaur, kanpamenduetan bizi diren saharauiarrek erabil dezaten etorkizunean. Abenduaren 3an, Sahararen aldeko Karabana irtengo da; 40tik gora ibilgailuk osatuko dute Karabana, eta horietako bat izango da Adunakoa. Josu Amilibia Adunako alkateak Tolosaldea Sahararekin elkarteko kide den Gregorio Eizagirreri eman dizkio ibilgailuaren giltzak, eguardian. Amilibiak zehaztu duenez, pickup ibilgailua ia 20 urtez Adunako herriaren zerbitzura aritu da; egoera onean dago, eta espero dute beste hainbeste irautea sahararren mesedetara.   

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!