Korrika 2022

22.Korrikako salmenta postua, Adunan

Aiurri 2022ko mar. 10a, 10:00

Korrika ekimeneko materiala salgai izando da igandean, goizeko 11:00etatik aurrera. Bertan, arropa, txapak, petoak, eta bestelakoak erosteko aukera izango da. Salmenta postua, herriko plazan jarriko dute. Gainera, euro baten truke, Adunako produktuekin betetako saski batean parte hartzeko aukera izango da. Lehen aukera, dendan izango da, ondoren, Uztartza, Zabala eta Aburuza sagardotegietan. 

Horretaz gain, korrika laguntaile bezala izen emateko  aukera egongo da, 12 euroren truke Korrika lagundu eta Euskara bultzatzeko aukera. Txartelarekin deskontuak, zozketak eta aukera gehiago izango dira. Liburutegian ere fitxa bete daiteke edozein momentuan. 

 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!