Datorren igandean, 2022ko apirilaren 3an ZIZURKILGO I. DUATLOIA ospatuko da eta proba horrek Adunako errepideetan eragina izango du.
Frogari 10:30tan emango zaio hasera Zizurkilgo Joxe Arregi plazan eta eguerdiko 12:30ak inguruan amaitzea aurreikusten dute.
Partaideek, oinezko lasterketa Zizurkilgo udalerrian egingo dute oso-osorik baina Adunako errepideak erabiliko dituzte bizikletako zatia egiteko. Irizarreko biribilgunetik Zizurkil ondoko Ibaiondo / Bulandegi poligonoetarainoko bideak eta Adunako herrigunera iristeko 2 errepideetan errailak itxiko dituzte.
Probak irauten duen bitartean, adunatarrok Andoain aldeko errepidea erabili ahal izango dugu joan-etorrietarako, Ermita aldeko bidea guztiz itxita egongo da.
Gune horietan arretaz gidatzea eta boluntario eta udaltzaingoaren jarraibideei kasu egiteko eskatzen da.