Korrika 2022

Adunan, Korrikaren zain

Aiurri 2022ko api. 8a, 14:51

Adunako udalerrian, Korrikako lekukoa Aduna Udaleko, Txulobi elkarteko, Herriko Ikastetxeko ikasle eta gurasoen, Korrika Batzordearen eta ezker abertzalearen ordezkariek hartu dute. Santa Krutz ermita parean, berriz,  asteasuarrek hartu dute lekukoa, hots, Udaleko, Guraso elkarteko eta Pello Errota Herri Ikastetxeko ordezkariek.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!