Gainera, Eizmendi bera izan da 208 kiloko zilindro zaharrekin animatu den bakarra, eta behin ez, baizik bitan altxatzea lortu du.
Ikusleek lepo jarri dute frontoia, eta ikuskizun ederra eskaini dute zazpi harri-jasotzaileek.
Zazpi kirolariek bost harri ezberdin altxa behar izan dituzte, bi txandatan bakoitza: 150 kiloko kubikoa, 160 kiloko zilindro zaharra, 155 kiloko errektangular zaharra, 100 kiloko bola eta 139 kiloko harri baldarra.
Hona azken sailkapena:
1.- Jokin Eizmendi: 01:40.
2.- Aimar Irigoien: 01:51.
3.- Mikel Urra: 02:02.
4.- Paulo Azpiazu: 03:10.
5.- Jon Unanue: 04:01.
6.- Sergio Mielgo: 05:22.
7.- Hodei Iruretagoeina Izeta IV: 06:05.
Beste bi harri, erronka harri-jasotzaileentzat
Txapelketa nagusiaz gain, beste bi harri plazaratu dituzte antolatzaileek, harri-jasotzaileei begira. Batetik, 185 kiloko zilindro zaharra, nor jaso esku bakarrarekin, Gorostidik bere garaian egin zuen moduan. 500 euroko saria jarri dute, baina inork ez dio aurre egin erronkari.
Bestetik, 208 kiloko zilindro zaharra bi eskuekin jasotzea izan da. Eizmendik bakarrik heldu dio, eta bi txandatan jaso du, 100 euroko saria eskuratuz.
Kirol saioa Joxe Anjel Sarasola asteasuarrak aurkeztu du.
ETBk saioa osoa grabatu du eta datorren igandean emititzeko asmoa du.