Datozen egunetan, hartuko dituzten eta egingo diren elkarretaratzeen berri emango dute. E-mobilityko langileek argi adierazi dute, "langileok merezi dugun Enpresa Itun baten aldeko hautua egiten dugu eta horretarako bost puntu hauek ezinbestekotzat jotzen ditugu".
- Lan berdina soldata bera.
- Lan irteeratako lan baldintza duinak eta berdinak denontzat.
- Esfortzu gehigarriak konpentsatuak.
- Langile guztien bizitza pertsonala eta kontziliazioa bermatu.
- Gipuzkoako Metalgintzako Hitzarmena bermatu.
Langileek azpimarratu dute, bost puntu hauek bete ezean grebari eutsiko diotela, ezinbestekotzat jotzen baitute langileen eskubideak bermatzea.
Gaur lehen greba eguna Irizar E-Mobiliy Adunako lantegian.
— LAB INDUSTRIA (@LAB_INDUSTRIA) April 25, 2022
Greba mugagabea deitu dute langileek hitzarmen duina lortzeko.#eutsigogor#langileborroka pic.twitter.com/iaqZm9ATC6