Irizar e-mobility greba

Hiru egun igaro dira Irizar e-mobilityko langileek greba hasi zutenetik

Mikel Arberas 2022ko api. 27a, 11:08

Apirilaren 25ean grebari ekin zioten e-mobilityko langileek, oinarrizko eskubideak aldarrikatu eta lan baldintzen hobekuntzak eskatzeko. Hori gutxi balitz, Berangon dagoen Alconza enpresan (Irizar taldea) mobilizazio ugari egin dituzte langileen 25 kaleratze salatzeko.

Adunako Irizar E-Mobilityko langileek greba mugagabea hasi zuten astelehenean, hitzarmenaren negoziazioaren «aurrerapenik eza» dela medio. Hala, Ormaiztegin egoitza nagusia duen Irizar Groupi «jarrera aldatzeko» eta plantillaren eskaerak onartzeko eskatu diote. Hauexek dira egin dituzten eskerak.
 
  1. Lan berdina soldata bera.
  2. Lan irteeratako lan baldintza duinak eta berdinak denontzat.
  3. Esfortzu gehigarriak konpentsatuak.
  4. Langile guztien bizitza pertsonala eta kontziliazioa bermatu.
  5. Gipuzkoako Metalgintzako Hitzarmena bermatu. 
Enpresa-batzordeak, LABeko zortzi ordezkarik eta ELAko batek osatuta, greba mugagabea deitzea erabaki du, hitzarmenaren negoziazioan "aurrerapausorik eman ez delako". Salatu dutenez, "Lau hilabeteko negoziazioen ondoren blokeoa erabatekoa da".
 

Irizar_Emobility_borrokan

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!