Hamar egunen ostean greban jarraitzen dute Adunako enpresako langileek. Jada jendetza bildu da eta hainbat eragilek erakutsi diete babesa. Bihar LAB eta ELA sindikatuetako ordezkariak bertaratuko dira. Gaurkoan, berriz, Buruntzaldeko Kontseilu Sozialistakoak bertaratu dira eta, pasa den astean, Ernai Gazte Antolakundekoak.