Irizar e-mobility greba

Irizar e-mobilityko langileek hainbat mobilizazio iragarri dituzte datozen egunetarako

Aiurri 2022ko mai. 5a, 21:00

Langileak greban daramatzate 11 egun eta, jada, hainbat mobilizazio antolatu dituzte datozen egunetarako. 

Maiatzaren 9an (astelehena) goizeko 07:00tan Ernai Gazte Antolakundeak elkartasuna adierazteko 2. deialdia zabaldu dute. Ondoren, eguerdiko 12:00tan prentsaurrekoa egingo dute langileek, enpresako sarrera nagusian.

Maiatzaren 14an elkartasun jaialdia eta manifestazioa egingo dutela iragarri dute. Oraindik, ez dute xehetasun gehiagorik eman. Informazioa eguneratzen jarraituko dugu.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!