Duela 15 egun hasi ziren greba mugagabea e-mobilityko langileak eta gauzak aldatu ezean, greba mugagabean jarraituko duela adierazi dute. Honako bost puntu hauen hobekuntza eta negoziaketa eskatzen ari dira:
1- Lan berdina soldata berdina.
Gure lantegian postu berdinean dauden langileek soldata ezberdina dute, nahiz eta lan ardura, lana egiteko ahalmena eta lana egiteko independentzia berdina izan. Gure lantegian esaten dugunean Irizar e-mobility|ko kontratua dugun langileen artean esaten dugu.
2-Lan irte eratako lan baldintza duinak eta berdinak denontzat.
Ez zaigu bidezkoa iruditzen denok langile berdinak izanik tailerrean eta ofizinetan baldintza ezberdinak izatea. Gaur egungo itunean zuzeneko langileek badute nolabaiteko konpentsazioa eta zeharkakoek 15 gau jarraian egiten badituzte bakarrik. Zuzendaritzaren proposamen berrian tailerrekoentzat gaur egun ematen den konpentsazioa baino baxuagoa den proposamen bat egin digute eta ofizinetakoa berdin mantendu nahi dute. Gainera bezeroen etxeetan gaudenean ematen du denak balio duela, lan ordu luzeak eta 24 orduko disponibilitatea onartu beharrean gaude inolako konpentsaziorik jaso gabe eta hau gutxi balitz asteburuetan lan egiteak astean zehar lan egiteak bezala kontatzen digu.
3-Esfortzu gehigarriak konpentsatu.
Ofizinetako lan karga handia konstantea eta sistematikoa da. 10 ordu edo gehiagoko lanaldiak ohikoak bihurtu dira 8 orduko soldataren truke, hau da, ordu extrengatik inolako moduko konpentsaziorik jaso gabe. Tailerrean berriz, arriskuzko edo osasunari kaltegarriak diren lanak daude eta nahiz eta gure lehentasuna arriskuak eta osasun kalteak deuseztatzea den, ezin direnetarako konpentsazio ekonomikoak eskatzen ditugu (plus pintura, arrisku plusa bateriak manipulatzen dituztenei, nekagarritasun plusa forratutakoei...).
4-Langile guztien bizitza pertsonala eta kontziliazioa bermatu.
Enpresan dagoen organizazio faltagatik egun batetik besterako errelebo eta ordutegi aldaketak jasaten ditugu, batzuetan igande arte ez dugu jakin izan astelehenean zein ordutan sartu behar genuen lanera, kontziliazio arrazoiengatik ordutegi aldaketak eskatu dituztenei ukatu egin zaie... Esan beharrik ez dago ordutegi aldaketa hauek zenbat zailtzen duten batzuen kasuan jada antolatzeko zaila den norberaren bizitza pertsonala.
5-Gipuzkoako Metalgintzako Hitzarmena bermatzea.
Gipuzkoako Metal Hitzarmena lurralde honetako sektore honetan lan egiten dugun langile guztion oinarrizko eskubideak dira eta ezin dugu onartu horrelako enpresa batek lan baldintza bat bera ere Gipuzkoako hitzarmenean ezarritakoaren azpitik izatea.
Guretzako ere ez dira momentu errazak izaten ari. Hala ere zuzendaritzaren jarrerak, azken 5 urte hauetan egin behar izan ditugun esfortzuak, lanean hartu behar izan ditugun arriskuak eta gertatu izan diren istripuak berriro errepika ez daitezen eta Irizar e-mobility ko proiektura batuko diren langile berriek besteok jasan duguna jasan ez dezaten, ez digute mobilizazioa ez den beste aukerarik utzi.
5 puntu kualitatibo hauek bermatuko dituen itun proposamen bat egiteko eskatzen diogu zuzendaritzari negoziazioak berrabiarazteko.
Animatzen zaituztegu Maiatzak 14, larunbata, Andoainen egingo den manifestazio eta elkartasun
egunean parte hartzera.