Zein da grebarekiko Irizar e-mobilityk duen jarrera eta iritzia?
Oso harrituta gaude grebarekin. Gehiegizkoa iruditzen zaigu, negoziazio fase batean geundelako. Nabarmendu nahi dugu, hasieratik eduki dugula negoziatzeko nahia. Enpresak lehen egunetik erakutsi du hitz egiteko borondatea eta ez du jarrera aldatu zentzu horretan. Horregatik hasi ginen lanean akordioa bukatu baino lehen.
Berriro ere esango dut, negoziatzeko prest gaudela, baina enpresa itun bat bilatu beharra dago, ezinbestekoa da. Bost puntu horietatik haratago, puntu gehiago daudelako. Ez dugu arazorik hitz egiteko.
Grebalarien esanetan, bost puntu horietan gabezia handiak sumatzen dituzte. Puntu horiek negoziatzen ez diren bitartean greba mugagabearekin jarraituko dute.
Esan dugun bezala, mahai gainean puntu asko daude bost horiez gain eta enpresa gisa puntu guztiak negoziatzeko prest gaude. Oraindik ere, horri buruz hitz egiteko aukera dago. Negoziatzeko nahiari eutsi nahi diogu.
Borondatearekin soilik ezin da akordio bat lortu. Aurrerapausoak emateko prest zaudete?
Grebalariek badakite negoziatzeko borondatea dugula; proposamen bat mahaigaineratu genuen. Negoziaketa bidea zabalik dago. Aurrerapausoak emateko nahia dugu.
Grebak aurrera jarraituko balu akordio bat lortu ez duzuelako, zer egingo duzue?
Gure jarrera egun eta etorkizunera begira negoziatzen jarraitzea da. Akordiora edo adostasunera iristeko bide bakarra hori dela iruditzen baitzaigu. Bi alderdientzako baikorra den itun bat lortu nahiko genuke.
Irizar e-mobilityko langileek bost puntu hauek negoziatu nahi dituzte, lan baldintzat eta egoera hobetzeko:
- Lan berdina soldata bera.
- Lan irteeratako lan baldintza duinak eta berdinak denontzat.
- Esfortzu gehigarriak konpentsatuak.
- Langile guztien bizitza pertsonala eta kontziliazioa bermatu.
- Gipuzkoako Metalgintzako Hitzarmena bermatu.