Nesken Paleta Txapelketako final-erdiak jokatuko dira, Adunan

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2022ko eka. 9a, 11:34

Nesken Gomazko Paleta txapelketaren final-erdiak jokatuko dira ostiral honetan, bihar, alegia, Adunan. Partidak arratsaldeko 19:00tan izango dira, Adunan. 

Kadete eta Jubenil mailako nesken behar bati erantzunez, Txulobi eta Behar Zana Pilota Elkarteak Nesken Gomazko Paleta Txapelketa antolatu zuten. Txapelketan, Euskal Ligan eta Gipuzkoako txapelketan jokatu zuten taldeei gonbidapena luzatu eta bertan parte hartzera animatu zitzaien. Txulobitik, Izaro Etxarri eta Behar Zana taldetik Irati Tejeria arituko dira elkarren aurka lehenengo partidan, eta bigarren partidan aldiz, Alaitz Navarro Txulobitik, eta Sara Iruretagoiena Behar Zanatik. Balorazio positiboa egiten dute antolatzaileek: "nesken beharrak asetuta geratu dira; 12-13 jardunaldi izan dira etenik gabe Villabonan eta Adunan. Aiztondo bailaran ikusi dute nesken jarduna nolakoa izan den eta gure helburua nesken kirola sustatzea izanik, pozik gaude; finala ere Adunan jokatuko da"

</p

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!