Macicior eta Etxarri garaile, nesken gomazko paleta txapelketan

Aiurri 2022ko eka. 20a, 10:28
Behar Zana

Pasa den ostiralen jokatu zen kadete eta jubenil mailako pala txapelketako finala, Adunako pilotakeluan. Enara Macicior Hernani taldekoa eta Izaro Etxarri Txulobi pilota taldeko jokalariek eraman dute txapela etxera. 

Bikote irabazleak , 25-13ko emaitzaz irabazi zuen Behar Zanako Sara Iruretagoiena eta Ane Kerejetaren aurka. Nagusi izan ziren partida osoan zehar eta Ereñotzuko Macicior aurrelaria nabermendu zen. Ligaxka 10 bikotek jokatu zuten; Elorrioko Hori Hori, Alegiko Itxurreko, Zumaiko, Hernaniko, Adunako Txulobiko eta Behar Zanako 20 neskek parte hartuz. 
 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!