Peoi balioanitzari dagozkion eginkizunetarako lan eskaintza, Adunan

Aiurri 2022ko uzt. 1a, 10:48

Adunako Udalak behin behinekoz eta lanpostuari dagokion plaza betiko bete bitartean, peoi balioanitzari dagozkion eginkizunetarako postua betetzeko prozesua jarri dute martxan. Lan eskaintzan izen emateko baldintzak; 18 urte beteak izatea, DBH tituloa edo baliokidea edukitzea, gidabaimena, eta betekizunak betetzeko gaitasun funtzionala izatea eskatzen da. 

Lanaldiari dagokionez, lanaldi osoa izango da; goizez, astelehenetik ostiralera. Lanpostua behin betikoz bete bitartean izango da eta hileko soldata gordina gutxi gorabehera 2000 eurokoa izango da. Besteak beste honakoak baloratuko dira; antzeko postuetan lan esperientzia edukitzea, euskara ezagutza maila (2.H.E.-tik gora), B gidabaimenetik gorakoak eta harremanetarako gaitasuna edukitzea. 

Deialdi honetako lanpostuaren egitekoak une bakoitzean ezartzen direnak izango dira, bereziki
honako hauek:
1. Udaleko jakinarazpen-agentearen lanak egitea, hala dagokionean.
2. Hilerriko mantentze-lanak.
3. Estolderia, hustubideak, hobiak, saneamenduak eta saretxoak libratzea eta
garbitzea.
4. Bideak, plazak, dependentziak eta zerbitzu publikoak garbitzea, konpontzea
eta mantentze-lanak egitea. Paperontziak hustea.
5. Udal-azpiegituretan, uren sarean, herriko argiterian, hirigintza-tresnerian, eta,
oro har, Udalaren jabetzako instalakuntza eta eraikinetan ikuskatze-, zaintza-,
mantentze- eta konponketa-lanak egitea.
6. Zangak irekitzea eta ixtea, eta igeltserotza-lanetan laguntzea, hala
dagokionean.
7. Brearekin zuloak betetzea, hala dagokionean.
8. Udal-ibilgailuak gidatzea eta, beharrezkoa denean, materiala edo pertsonak
garraiatzea, dagokien lan-lekura.
9. Landa-bideen garbiketarekin eta zaintzarekin lotutako lanak egitea. Herriko
makineria erabiltzea herri-bideak garbitzeko eta desbrozadora-lanetan aritzea,
hala dagokionean.
10. Indar elektrikoko sareko lanetan aritzea eta konponketak egitea, hala
dagokionean.
11. Herriko parke eta lorategietako belarra moztea eta biltzea, eta zuhaitzak
inausteko lanak egitea.
12. Erabiltzen den makineriaren mantentze orokorra (olio-aldaketak, oinarrizko
mantentzea), hala dagokionean.
13. Bankuak, zakarrontziak, farolak eta barandak pintatzea eta mantentzea.
14. Hainbat muntaia egitea; hala nola, aldamioak, oholtzak eta antzeko
instalazioak jartzea eta jaietarako muntaiak egitea. Materialak kargatzea eta
deskargatzea, eta biltegian gordetzea.
15. Erabiltzen duen laneko materiala zaintzea eta egoera onean egon daitezen
arduratzea.
16. Enkarguak eta erosketa txikiak egitea, hala dagokionean.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!