Adunako jaiak 2022

Maren Galvezek eta Gorka Granadok irabazi zuten Adunako I. Dantza Sueltoko Txapelketa

Aiurri 2022ko abu. 20a, 10:39
Maren Galvez eta Gorka Granado,irabazleak (Argazkia: Jon Ander Belamendia)

Adunako Amabirjin jaietan lehenbiziko aldiz antolatu zuten txapelketa, eta zortzi bikotek hartu zuten parte. Esan bezala, Lezoko Maren Galvezek eta Sopelako Gorka Granadok osatutako bikotea izan zen hobena, epaimahaiak hala erabakita. Jon Ander Belamendiak egindako argazki erreportajea ikusgai dago sarean.  

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!