Adunako Kultur Astea, datorren astean hasita

Irune Alfonso 2022ko aza. 7a, 13:16
2019ko barrikotea.

Otorduak, haurrei begirako ekitaldiak, filma, solasaldia... ohi bezala, Adunako Kultur Astean kulturaren ertz ezberdinak hartu ditu kontuan. Kulturaren bidez hausnartzeko, irri egiteko, negar egiteko edota aho bete hortz geratzeko. 

Udazken honetan Euskaraldia izango da, eta edizio berria ez da Adunan oharkabean igaroko. Azaroaren 18a Euskaraldiari eskainiko diote.

Ekitaldi guztien artean, "Maixabel" filma aipagarria da. Film ezaguna da, arrakasta handiz aurkeztu zena. Emankizuna berezi egingo duena, aldiz, Maixabel Lasaren presentzia izango da. Filmaren ondorengo solasaldian hizlari ariko baita. Juan Mari Jauregiren alarguna, ETAk Tolosan atentatuan hil zuen 2000. urtean. Biktimen arretarako bulegoaren arduraduna izan zen, eta egun solasaldi eta ekimen ezberdinetan parte hartzen du. Maria Jauregi alabarekin batera, iritzi propioa eta nortasun handia erakusten ari dira gizarte bizitzan. Azaroaren 16an hurbilduko da Maixabel Lasa Adunara. 18:00tan hasiko da ekitaldia.

EGITARAUA

AZAROAK 14, ASTELEHENA
14:45 "Nire maletatxoan". Elvi sabeliztuna eta bere panpinak. Herriko Plaza.
18:00 "Mundua arnastu nahian" ikus-entzunezkoa. Hizlaria: Aitor Igiñitz. Kultur Aretoa.

AZAROAK 15, ASTEARTEA
18:00 “Baratzea, lorategia, fruitu arbolak, basoa eta etxeko landareak". Hitzaldi-kontsulta Jakoba Errekondorekin. Kultur Aretoa.

AZAROAK 16, ASTEAZKENA
18:00 "Maixabel" filma. Solaskidea Maixabel Lasa. Kultur Aretoa.

AZAROAK 17, OSTEGUNA
16:30 “Ipuinak puzten”. Ipuin-kontaketa. Eliza.
18:00 "Kirolari handia izatea nuen amets eta...". Solasaldia. Kultur Aretoa.

AZAROAK 18, OSTIRALA
19:30 Euskaraldia herri argazkia.
20:00: Afari merienda.
21:00: Kantu emanaldia. Elordi Plaza.

AZAROAK 19, LARUNBATA
10:45 Irizar-era bisitaldi gidatua.
18:30 “Aho bete hortz” zirko ikuskizuna. Herriko Plaza.
20:00 Talo jatea. Afari Merienda eta Ezekiel DJ-a. Frontoia.

AZAROAK 20, IGANDEA
09:00 Adunako mugarriak mendi ibilaldia. Herriko Plaza.

AZAROAK 24, OSTEGUNA
18:30 Kale antzerkia. Plaza.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!