Udalak bandoa zabaldu du, eta adunarrei ez ezik gidari guztiei eragiten die: “Errepidea ostegun honetan –urtarrilak 12– itxiko da eta obra 4-5 hilabetekoa izango denez, bitarte horretan, guztiz itxia egongo da. Beraien lur eremuetara joan behar duten pertsonei pasatzen utziko zaie, baina modu orokorrean bizilagunek ermitako errepidea (GI-3021) erabili beharko dute”.
Beraz, aurrerantzean eta lanak amaitu arte, Elbarrena-Villabona aldeko errepidea erabili beharko da Adunako herrigunera iristeko.
Lanen xehetasunak
Bidegorri modukoa izango da, oinezko eta txirrindularientzat egokia.
- Luzera: Espaloia mistoak herrigunea eta Zubitxiki industriaguneak lotuko ditu.
- Zabalera: Bi metroko zabalera edukiko du.
- Xehetasunak: Argiteria jarriko da luzera guztian zehar eta Telekomunikazioko hoditeria ere jarriko da herriguneraino. Horri esker Telefonicako zutoin batzuk kentzeko aukera zabalduko da.