Denboraldi berriari ekinda eta ateak zabalduta, nolako harrera edukitzen ari zarete?
Hasiera nahiko lasaia edukitzen ari gara, baina iragan urteetan bezalaxe. Ez dugu ezberdintasun handirik sumatu.
Iragan urtean, kantitatea eta kalitatea oinarri, sagardo ona egin zenuten. Aldiz, aurtengoan, ekoizpena txikiagoa izan da, ezta?
Aurtengo uzta, kalitateari dagokionez, oso sendoa eta gorputz handikoa izan da, baina, kantitatez, urria. Horiek horrela, aurtengoan, kanpotik ekarri behar izan dugu gure uzta osatze aldera, besteak beste, Frantziatik eta Alemaniatik. Lehorteak uzta murritzagoa izatea eragin du, sagardogileon kalterako. Hala ere, datorren urterako, uzta oparoa espero dugu, sagar urtea tokatzen baita.
Sagardotegietan, joerak aldatuz doaz. Geroz eta gehiago dira asteburuetan joaten direnak, eta gutxiago astean zehar otordua egin nahi dutenak.
Gutxinaka galtzen joan den ohitura da. Jendea asteburuetan etortzen da, bereziki, larunbat eguerdietan; afariak ere asko jaitsi dira. Zergatik? Ez dakit. Hala ere jakin ezazu, ohiturak segituan aldatzen dira; agian, hamar urtera berriz ere afariek indarra hartzen dute...
Zuek betiko ordutegia mantentzen al duzue?
Asteazkenetik larunbatera bitarte irekitzen dugu sagardotegia, eguerdi eta gau. Ordutegi hau mantenduko dugu uztaileko azken larunbatera arte. Igandeak itxita edukiko ditugu, lana beharrezko baita, baina familia are garrantzitsuagoa da eta eurekin ere denbora igaro nahi dugu.
Elkarrizketa osoa irakurgai dago Aiurri hamaboskarian
Aiurri aldizkaria harpidedunek soilik jasotzen dute etxean. Harpidedun ez denak kioskoan eros dezake hamaboskaria eskualdeko ondoko saltokietan:
- Andoain: Ernaitza eta Stop liburu-dendak.
- Amasa-Villabona: Basajaun liburu-denda eta Amasa kafetegia.
Harpidedun egin nahi izanez gero, horretarako aukera zuzena eskaintzen du www.aiurri.eus webguneak, klik bakarrera. Gainerakoan, albiste honen bukaeran ere baduzue Aiurrikide egiteko aukera.