Adunako Basopeta guraso elkarteak Santa Ageda bezperako eskea antolatu du

Aiurri 2023ko urt. 30a, 12:47

Adunako Basopeta guraso elkarteak Santa Ageda bezperako eskea antolatu du arratsaldeko 16:30etan eskola ataritik abiatuta, urteetako tradizioari jarraipena emateko asmotan. Santa eskearen ondoren, afaria izango dute Zabala sagardotegian. 

Deialdia eskola-komunitateko kideei zabaldu zaie eta dagoeneko, bi talde osatu dira abesten ateratzeko. Alabainairekia da ekimena eta Adunako herritarrei zabaldu nahi zaie deialdia. Bi entsugu egun antolatu dira; otsailaren 2an eta 3an arratsaldeko 16:00etan, eskolako atarian. Entsegura makilekin joatea eskatzen da. 
 
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!