Euskal Herriko XIV. Mus Txapelketa, datorren ostiralean

Aiurri 2023ko urt. 31a, 11:04

Euskal Herriko XIV. Mus Txapelketa jokatuko da, otsailaren 3an, ostirala, Txulobi elkartean, Adunan. Txapelketa gaueko 21:30ean izango da eta Adunako Udalak eskainitako sariak emango dira. 

Sariak hurrengoak izango dira:

1. Bi txekor txuleta (kilokoak) eta bi ardi gazta erdi

2. Bi oilasko luma-gorri eta bi ardi gazta erdi

3. Bi untxi eta bi ardi gazta erdi

Bertan, Gipuzkoako Herrialdeko kanporaketa jokatzeko sailkatuak izateko aukera ere izango da: 4 bikotetik, 10 bikote bitartean, bikote bakarra sailkatuko da Gipuzkoako Herrialdera Aduna herriaren izenean.  11 bikotetik, 18 bikote bitartera, bi bikote sailkatuko dira Gipuzkoa Herrialdera Aduna herriaren izenean. 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!