Emakumeen Nazioarteko Eguna dela eta, emakumeen afariak egiten ari dira Aiztondo bailaran. Bart, Larraul eta Adunan bildu ziren emakumeak. Larraulgo emakumeek afari intimoa eduki zuten; Adunan aldiz, 30 emakume inguru elkartu eta festa ederra sortu zuren afal osteko Oizeder Mayo Dj-arekin. Gaur, Asteasuko emakumeen txanda da eta Evaren Alabak antzerkiaren ondoren, afaria izango dute Aitz Ondo elkartean.