Adunako EH Bilduren hautes-zerrenda aurkeztu dute

Mikel Arberas 2023ko api. 20a, 21:16

Kristina Rodriguez izango da alkategaia. Harekin batera hautes-zerrenda osatzera datoz Xabier Zabala, Jone Olasagasti, Ainhoa Arruti, Xabier Tejeria, Ainhoa Arretxe, Igone Zaloña, Joxe Mª Sarasola, Miren Aburuza eta Leire Saizar adunarrak. 

“Adunako EH Bilduko hautagaitzan elkartu garen herritarrak indartsu eta ilusioz gatoz. Aurretik datozen kideen esperientzia eta berrien freskotasuna uztartzen dituen lantalde zabala gara, eta gure asmoa herritarren beharrei erantzun eta herritarrekin lan egitea da”. 

 

Kristina Rodriguez, alkategaia.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!