Genero ikuspegitik erreparatuko diote Adunari

Aiurri 2023ko eka. 28a, 09:25

Martxan da Adunako Hirigintza Plan Orokorreko lanketa. Bada, horren barruan, Aduna genero ikuspegitik aztertu nahi du Udalak, eta, hori dela eta, biltzeko deialdia luzatu du emakume orori zuzenduta. Noiz? Gaur, 18:30-19:30 bitartean egingo da tailerra kultur-aretoan, modu arin batean.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!