"Sagastitik sagardora" prozesua ezagutzeko ibilbideak ateak irekiak izango ditu gaurtik aurrera

Irune Alfonso 2023ko eka. 30a, 19:35

Adunan sagardoa dastatzeko aukera ez ezik, hemendik aurrera sagarra nondik datorren ikusteko aukera ere izango da. Etxeko produktua gertutik ikusteko eta ezagutzeko aukera paregabea. Aburuza eta Zabala sagardotegiek euren sagastietako ateak irekita izango dituzte edonorentzat.  

Ibilbideak bi kilometroko ibilbidea du, bost panelez osaturik. Bertan sagarraren gaineko informazio  eta sagarretik sagardora arteko lanaren gaineko informazioa handia aurkitzen da. 

Bi sagasti mota aipatu dituzte Zabala eta Aburuzako sagardogileek; batetik, garai bateko sagasti mota, Frankoa, eta bestetik, oraingo tendentzia berria horma frutala delakoa. Sagar mota berdina izanik patroia aldatzen da lana errazte aldera. Halaber, sagardoaren historia ere azaldu dute Euskal Herrian: arrantzaleek ez zuten ura edaten, sagardoa edaten zuten, ura denborarekin txartu egiten baitzen eta sagardoa ez. Bestetik sagardoak dituen propietateek arrantzaleei bizirik irauten laguntzen zien. 

 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!