Adunako pilota txapelketaren finala, larunbat honetan

Aiurri 2023ko abu. 5a, 07:00

Artxiboko irudia.

Txulobik antolatuta, Adundako Udalaren laguntzarekin eta Caldereria Aburuzaren babesarekin. Eskuz, benjamin, alebin, infantil eta kadete mailan jokatuko dira finalak. Paletaz, alebin eta infantil mailan.

Ordezkari gehien duen taldea Amasa-Villabonako Behar Zana izango bada ere, Tolosaldeko pilotariak ariko dira Adunako pilotalekuan. Aurreko asteetan ligaxka jokatu ostean, larunbat honetan iritsiko dira finalak. Partidak arratsaldeko 16:00tan hasiko dira.

 

Tradizio handiko txapelketa

18. ediziora iritsi da txapelketa. Irudiotan, 2018ko edizioko argazkiak:

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!