Lan ezbeharra Adunan

Jon Ander Ubeda 2023ko ira. 19a, 20:07

Heriotza eragin duen lan istripua izan da, gaurkoan.

Sagarra biltzeko garaian murgilduta gaude eta, gaurkoan, Adunakoa ez den enpresa batek sagarrak biltzen ezbeharra izan du. Emakumezko bat hil da, zuhaitzaren eta traktorearen artean harrapatuta. Metro gutxiko malda pikoan gertatu da ezbeharra, traktoreak zuhaitzaren kontra jo duenean. 

Suhiltzaileak bertaratu dira, erreskatean parte hartzera. Baina dagoeneko ez zegoen zer eginik, behargina hilik zegoelako.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!