Hitzordu bikoitza Adunan, ostegun honetan

Aiurri 2023ko ira. 20a, 12:45

Garraio publikoaz eta kulturaz aritzeko hitzordu bikoitza antolatu Udalak, ostegun honetarako.

Garraio publikoa hizpide hartuko dute, bereziki, ikasleen joan-etorrietan sortzen diren arazoak aztertzeko. Bilera 18:00tan izango da, kultur aretoan.

Azaroan, bestalde, Kultur Astea izango da eta udal lantalde berriak kultur jarduerak elkarrekin antolatzeko asmoa du. Bilera 19:00tan izango da, kultur aretoan.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!