Urriaren 31n, goizean ekintza beldurgarriak egingo dituzte. Ondoren, arratsaldean, 15:00etan, ikaragarrizko desfilea eta argazki saioa egingo da Elizan. Horren ostean, dantza egingo dute herriko gaztetxoek frontoian. Amaitzean, gaztainak jateko aukera egongo da. Arratsaldea biribiltzeko, 18:15ean "Ilunpeko ipuina" ipuin kontaketa egongo da 2-6 urte artekoentzat. Ordu berean, "Aita, zonbia naiz" filma ikusi ahal izango dute zazpi urtetik gorakoek.