Euskal Herriko Mendi Duatloi zirkuitoko azkena, larunbat honetan Adunan

Aiurri 2023ko urr. 30a, 07:11

Iazko amaierako podiuma, Adunako plazan

Aurtengo denboraldia Igantzin hasi zen, eta Ibarran, Kanpezun, Durangon, Amasan edota Aian izan du jarraipena. Iker Eskibel eta Enara Oronoz bizkorrenak izan ziren, Amasako proban. Adunakoa, esan bezala, azkena da. Arratsaldeko 15:00tan hasiko da. Parte hartzeko nahiz ikusteko, Adunara hurbiltzeko aukera aproposa da.

Dortsalak jartzen dituzten heinean, lehia dago tartean. Saihestezina da hori. Baina Euskal Herriko mendi duatloi zirkuitoan oso giro ona dago. Amasan ikusi zen hori, eta laster errepikatuko da Adunan. Azken proba izango da, gainera. Eta amaiera emateko afaria antolatu dute. Denboraldia agurtzeko lagunarteko hitzordua da, beraz. Lasterka hasi, bizikletarekin jarraitu eta bizikletarekin amaituko da proba. 

Afaria, denboraldiari amaiera emateko

Egitaraua:

15:00 Adunako V. Mendi Duatloia-
18:00 Sari banaketa-ekitaldia.
19:00 Trikipoteoa.
20:30 Afaria Aburuza Sagardotegian.

Azken probaren afitxa

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!