2023ko ekainean Lizartzan lekukoa hartu zuen Adunak, orduz geroztik, 2024an Adunako Eskola Txikien Festa antolatzeko lanetan murgilduta dabil herri osoa. Festa irudikatuko duen logoa aukeratzea izan da lehendabiziko urratsa, eta orain, jendartean ezagutzeko txanda iritsi da.
Ekitaldian, logoa erakutsi, esanahia azaldu eta logoaren lanketaren nondik norakoak helaraziko dira. Gainera, Adunako Eskola Txikien Festaren harira prestatu dituzten lehen materialak erosteko aukera izango da. Ondoren, pintxo-jana eta Loatzo Musika Eskolako bandaren kontzertua izango da.