"Abian jarri da atzera kontaketa"

Jon Ander Ubeda 2023ko aza. 19a, 12:08

Gipuzkoako Eskola Txikien eguna Adunan ospatuko da, udaberrian. Ospakizunari hasiera modukoa eman diote, gaurkoan, logoaren aurkezpenarekin eta merchandisingaren salmentarekin.

"Ilusioz eta gogotsu gaude eskola komunitateko kide guztiak, guraso zein irakasle. Herritarrak ere emozio handiarekin somatzen zaituztegu. Denok osatzen baitugu Adunako eskola. Eskola bera ez baita ezer herririk gabe, eta herriarentzat aberasgaria da eskola. Herritarrak sortzen baititu, herria maite eta bizi dutenak". Ariane Lertxundi Guraso elkarteko kideak eta Eskola Txikien Eguneko komunikazio batzordeko kideak irakurri du adierazpena. 

Alboan zuen Paule Zestau Sanchez, eskola txikien eguneko logotipo lehiaketaren irabazlea. Aurkezpenaren amaiera aldera, udaletxeko balkoitik eskegi dute logoa tamaina handian.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!