Herri Hezitzailearen 2. saioa, Adunan

Irune Alfonso 2024ko urt. 23a, 11:58
Artxiboko irudia

Herri Hezitzailearen bigarren saioa egingo dute, ostegunean, hilaren 25an, arratsaldeko 16:30ean, Elordiko lokalean. 

Herri Hezitzailearen dinamikak, aztergai asko ditu bere baitan, hala nola,  ikastetxeen beharrak identifikatzen ditu, aisian haur eta nerabeen beharrak aztertu eta kalitatezko aisia berrasmatzeko tresnak jartzen dituzte martxan. Halaber, herriko elkarte eta eragile desberdinekin harremana izan eta saretzeko bideak eraikitzen dituzte. 

 

 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!