Helduentzako ekitaldiak adosteko bilera

Ainhoa Gil 2024ko ots. 28a, 11:51

Hirurogei urtetik gorako herritarrei zuzendutako deialdia zabaldu berri dute Adunan. Elkarrekin egon eta ondo pasatzeko ekintza ezberdinak antolatzeko asmotan, bilera deitu dute, ekintza horiek guztien artean erabakitzeko. Martxoaren 7an egingo da bilera, 16:00etan hasita, Txantxane kafetegian tertuliatxoa eginez.

Oinezko ibilaldiak, jolasak, irteerak... aukera ezberdinak aztertu eta guztien artean adosteko helburuz deitu dute kafe tertulia. 60 urtetik gorako adunarrei zuzenduta dago deialdia. Norbaitek egun horretan ezingo balu gerturatu, ekarpenak egiteko aukera izango luke udaletxeko telefono zenbakira deituta: 943 69 25 71

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!