Finalaurrean aritzeko txartela dago jokoan

Aiurri 2024ko martxoaren 29a

Artxiboko irudia.

Berria txapelketako ligaska amaitzen ari da, eta laster jokatuko dira finalaurrekoak eta finala. Irazu adunarrak partida erabakiorra du aurretik.

Berria txapelketako A taldea

Honako hiru bikoteak lehiatzen ari dira: Susperregi-Apezetxea; Irazu-Zaldua I; eta Jabalera-Goikoetxea VI. 

Azken bi horiek dagoeneko finalaurrekoa jokatzeko sailkapena lortu dute, beren bi aurkariak gainditu ostean. Jabalerak eta Goikoetxea IV.ak 0-2 (9-15 eta 10-15) lortu zuten garaipena, Irazuren eta Zalduaren aurka, Berria Erremonte Txapelketako lehendabiziko partidan. Susperregi eta Apezetxea ere atzean utzi zuten, 2-1 (15-11, 12-15 eta 8-5) gainditu eta gero. Bi partidak irabazita, finalaurrekoa ziurtatuta dute.

Beste bi bikoteentzat, aldiz, Susperregi-Apezetxea eta Irazu-Zaldua I-entzat, larunbatekoa bale edo kale egiteko eguna da. Aukera bakarra dago: garaileak aurrera egingo du, eta galtzailea kanporatua izango da.

Larunbat honetan, beraz, hitzordu interesgarria Galarreta Jai Alai frontoian. Arratsaldeko 16:30ean hasiko da partida.

B taldea

Arluziaga-Zubiri; Gurrutxaga-Aiestaran VI; eta Zaldua II-Eskudero bikoteak jokatzen ari dira.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!