Gorostidi Harria, maiatzaren 5ean

Aiurri 2024ko api. 29a, 09:00

Jokin Eizmendi, Mikel Urra, Sergio Mielgo, Aimar Galarraga, Gari Garmendia, Alex Merlo eta Gorka Etxeberria neurtuko dira maiatzaren 5ean, Adunako pilotalekuan.

5 harriri eman beharko dizkiete jasoaldiak.

Horrez gain, sari bereziak 185 kiloko harri zaharra esku bakarrez jasotzen duenari, eta 208 kiloko zilindro zaharra bi eskuz jasotzen duenari.

Jendetza bildu ohi da urtero ikuskizuna gertutik jarraitzera. Urteroko moduan, 18:00etan hasiko da jaialdia.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!