Albaolara joateko txangoa antolatu du Adunako Udalak

Aiurri 2024ko mai. 18a, 08:20

60 urtetik gorakoei begira, egun osoko irteera antolatu dute Pasai Donibanera. Albaola museoa ezagutu eta Ziaboga jatetxean bazkalduko dute. Izena emateko epea zabalik dago.

Adinean gora doazenen herrikideekin batera adostutako irteera da eta, ziurrenik, ez da bakarra izango. Maiatzaren 24an amaituko da izena emateko epea.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!