Jaietan murgiltzeko prest daude Adunan

Ainhoa Gil 2024ko uzt. 30a, 08:00

Ainhoa Arruti eta Jone Olasagasti, Jai Batzordeko kideak.

Urtarrilean egiten dituzte lehen bilerak Adunako Jai Batzordeko kideek. Guztia prest dute dagoeneko. Ainhoa Arruti eta Jone Olasagasti Adunako Jai Batzordeko kideei elkarrizketa.

Jaietako datak finkatu eta musika taldeak lotzea, horixe izaten da Adunako Jai Batzordearen lehen egitekoa. Ainhoa Arrutik azaldu duenez, "txekor jatea egiten da jaien aurreko asteburuan, eta horren arabera finkatzen ditugu jaien datak. Aurten abuztuaren 10, 11, 13, 14 eta 15ean izango dira, 12an atseden eguna eginez".

Eguerdiko 12:00tan lehertuko da txupinazoa, abuztuaren 10ean. Karrozak kuadrillak botako du aurten, eta haiek arduratuko dira kuadrilla eguneko bazkaria prestatzeaz ere. Egun handia izaten da Adunan. "Oso giro polita sortzen da; pilotalekua, 230-280 adunar inguru elkartzen gara bazkaltzeko eta txaranga ere etortzen da. Adin ezberdineko herritarrak elkartzen gara eta oso egun polita izaten da", azpimarratu du Jone Olasagasti batzordekideak. 

 

Artikulu osoa irakurgai dago Aiurri 653 hamaboskarian

 

Aiurri aldizkaria harpidedunek soilik jasotzen dute etxean. Harpidedun ez denak kioskoan eros dezake hamaboskaria eskualdeko ondoko saltokietan:

  • Andoain: Ernaitza eta Stop liburu-dendak.
  • Amasa-Villabona: Basajaun liburu-denda eta Amasa kafetegia.
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!