Jakitea elkartearen sari-banaketa ekitaldia, Zabala sagardotegian

Aiurri 2024ko uzt. 23a, 12:31

Gastronomiak geldialdi berezia egin zuen atzo iluntzean Adunan: sari-banaketa egin zuen Jakitea elkarteak, Zabala sagardotegian. Bertan izan ziren Gipuzkoako goi mailako sukaldariak, ekoizleak eta baita politikariak ere.

1. Saria, Jakitea jatetxea: Tolosako Botarri.

2. Saria, bertako produktua: Pierre Oteiza (Aldude, Behe Nafarroa).

3. Saria, pintxo tradizional onena. Txipiroi pintxoa (Oteiza taberna, Alde Zaharra, Donostia)

4. Saria, plater tradizional onena: Galeper eskabetxatu entxalada (Xabier Zapirain, Gurutze-Berri Jatetxea).

5. Saria, euskararen erabilera eta sustapena: Ikili Taberna (Donostia).

6. Saria, ibilbidearen errekonozimendua, hiru pertsonei: Gregoria Igoa, Azpikoetxe Jatetxea (Legazpi), Hilario Arbelaitz, Oiartzungo Zuberoa, eta Natividad Orcasitas, Casa Garras (Karrantza).

7. Saria, bertako produktuaren erabilera: Iñaki Telleria eta Iñigo Urkijo (Kuko jatetxea, Ormaiztegi).

8. Saria, gastronomia eta elkartasuna uztartzea: Imanol Apalategi (Etiopia Utopia).

9. Saria, gizarteratzea euskal gastronomian: Marta Deulofeu (Albizturko Ostatua).

10. Saria, Mikel Corcuera kazetaritza gastronomikoa: Javier Yurrita (El Diario Vasco).

11. Saria, jatetxe eta produktu onenaren saria: Igor Arregi (Kaia Kaipe, Getaria).

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!