Gipuzkoako Foru Aldundiaren adierazpen instituzionala:
Adunan salatutako sexu-erasoen aurrean gaitzespenik irmoena adierazi nahi du. Era berean, foru erakundeak gertutasuna eta elkartasuna adierazi die biktimei, baita haien senideei eta gertuko pertsonei ere.
Gipuzkoako Emakumeen aurkako Indarkeriari Aurre Egiteko Protokolo Instituzionalaren arabera, Aldundiak bat egin du Adunako Udala atxiki den salaketa-kontzentrazio deialdiarekin.
Horrelako gertakarien jatorria gizonen eta emakumeen arteko berdintasun falta da, emakumeak mendean eta kontrolpean izan nahi dituzten jarrera eta ideia matxistetan, hain zuzen. Horregatik guztiagatik, beste behin ere, berdintasunaren aldarrikapenean jartzen dugu azpimarra. Emakumeen eta gizonen berdintasuna errespetatzea, bai eta duintasuna, sexu-askatasuna eta pertsonaren osotasun fisikoa ere, eskubide bortxaezinak dira; eskubide horien aurka egiten duten jokabideek ez dute lekurik gure gizartean.