Emakumeen aurkako Sexu esplotaziorik EZ!

Adunako herritar taldea 2024ko abu. 6a, 23:59

Argazkia: Adunako Udala

"Ez dugu onartuko emakumeon aurkako  esplotaziorik, ez dugula onartuko emakumeon zapalkuntzarik ere. Ez Adunan eta ez inon".

"Atzo Espainiako Poliziak , sexu-esplotazio eta droga-trafikoarekin zerikusia zuen operazioa   burutu zuen ADUNAN eta hamazortzi emakumezko askatu zituen. Berehala herria mobilizatu zen eta zerbait egiteko beharra ikusi genuen, erasoa salatu eta biktimei gure babesa helarazteko.  
Ez da lehen aldia gertatzen dena, eta zoritxarrez, ez da azkena izango.  

Oraindik ere edonon entzuten ditugu emakumeen kontrako mota askotariko erasoak, baita  
hemen ere eta oso larriak gainera.  Adunako herriak oso garbi duena zera da, EZ DUGULA ONARTUKO emakumeon aurkako  esplotaziorik, EZ DUGULA ONARTUKO emakumeon zapalkuntzarik ere. EZ ADUNAN eta EZ INON.

Tinko salatzen dugu gertakizuna eta aldi berean, herriaren babesa eskaini nahi genieke  
biktima guztiei. Herriaren besarkada indartsua eta txalo zaparrada bat egunero erasoak  
jasaten dituzten emakume guztiei.  

Nahikoa da!! Aske bizi nahi dugulako!!  

Erasorik EZ!!!  

EZ ADUNAn, EZ inon!!" 

Adunako Herritarrak

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!