Gipuzkoako Alboka Topaketa egin dute gaur Adunan. 11:00etan hasi dira elkartzen musikariak Adunako plazan eta, 11:30etan abiatu dira kalejiran. Herriko sagardotegietan barrena kalejira jendetsua egin dute, albokaren doinuak zabalduz. Hamaiketakoa eginez, giro bikainean ibili dira. Plazara itzulita, ekitaldi nagusia egin dute, Loatzo Musika Eskolako kideekin batera. Pilotalekuan elkarrekin bazkaldu ondoren, jai giroan murgilduta pasa dute arratsaldea.