Gau Beltza | Aiztondo

Beldurraren ibilbidea Adunan

Aiurri 2024ko urr. 31a, 21:00

Beldurraren ibilbidea egin dute Adunan lehen aldiz. Garrasiak eta urduritasuna nagusitu dira iluntzean. Txulobi elkartearen parean elkartu, eta herrigunean barrena egin dute ibilbidea, zenbait geldialdi eginez. Pistak bildu dituzte bidean eta amaieran, oparitxoa lortu dute ibilbidea egin dutenek. Familia asko batu da ekimenera eta, beldurrak beldur, iluntze ederra igaro dute Adunan. 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!