Ekuadorren barrena egindako bidaia, dokumentalean

Aiurri 2024ko aza. 14a, 21:32

Joan zen otsailean Ekuadorren barrena egindako bidaia dokumental batean jaso dute Jabi Gozalo eta Xato Irazu adunarrek. Herrian bertan, kultur astearen baitan erakutsi zuten irudi ikusgarriak biltzen dituen dokumentala. Mari Karmen Astigarraga eta Fernanda Bravo izan zituzten bidailagun. Mendian egin zituzten lehen asteak, Amazonian amaitzeko. Irudi ederrez betetako dokumentala osatu dute eta azaroaren 20an Andoaingo Mendi Astearen baitan eskainiko dute.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!