Alarma egoera Adunako industrigunean

Aiurri 2024ko aza. 21a, 13:27

Eguerdiko ordubatak baino lehen, bat baino gehiago arduratu da Aduna aldera hurbiltzen ari zen suhiltzaile-kamioi kopurua ikusita. Bost izan dira denera, eta haiekin batera Ertzaintza. Minutu gutxira egoera kontrolpean zuten suhiltzaileek.

Irizar enpresan gertatu da ezustekoa, lantegietako batean ke handi samarra zegoelako. Ertzaintzak Erribera industriguneko errepide-zatia moztu du eta suhiltzaileek lantegiko pieza bat atera dute kalera. Ez dirudi aparteko ezbeharra izan denik eta, itxura guztien arabera, gertaera ezustekoa izan da. Ez besterik.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!